XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Euzkadi'ko Gudarostiaren GUDAL-JAUPARI guztiak SAIL onen esanekoak izango dira.
Buruzagi Gallena, Jaupari izango da; ez baña, bearrez, aren agindupekoak.
4'en atala.
a). Buruzagi Gallenari berberari yagoko GUDAL-JAUPARIAK izentau eta aldatutzea eta baita izentatuai euren ardura kendu ta, ezarri bear izatekoan, zeatzak ezartzea be.
Baita be, GUDAL-JAUPARIEN eginkizunak egokien betetzeko bear diran zeatz-meatz guztiai begirako dautse, adibidez: aldagarriak, jaupari eginkizunetarako bearrezko gauzak, opalmai iguzki ontziak, ariñak etab., oarrak, gexo-zainketa, ordañak eta bestelako egunean eguneangoak.
b) Buruzagi Gallenak autu leiz guda-oñetarako Ikertzaleak.
Euren eginkizunak izango dira: Jauparien oparinak ikusi eta beragoko ataletan esaten dana zeatz betetzen ete dan begira, ikusiriko guztia SAILL-Buruzagiari azalduaz.
JAUPARl-SAIL'eko agindupekoen eskubideak Buruzagi Gallenak zedarrituko dauz.
Saildi bakoitzak GUDAL-JAUPARI batzuk izango dauz eta oneik beragaz ibilliko dira.
Saildi barrutik, Buruzagi Gallenak izentauriko GUDAL-JAUPARI Gorenak beronen lagunenganako zuzendari aginpidea izango dau, mallakeraz,
GUDAL-JAUPARIEN lenengo ta eginkizunik garrantzitsuena, edozetariko zilleiztasuna begiratzea eta al izango dan giñoan gudaroak dakarran ekanduen zartadura aldendutea izango da.
Orretarako:.